2010-09-01

hondarreko detailetxoak


KANPALDIA 2010


Kanpaldia bertan dugu eta zure seme-alaba lehendabiziko aldiz badator, orrialde hau lagungarri eginen zaizu.
Kanpaldiak 4 egun izanen ditu, honela banaturik:
1.eguna: txangoa. Zugarramurdira joanen gara lezeak eta sorginen museoa ikustera. Bazkaltzeko eta hamaiketakoa hartzeko bokata eraman beharko dute.
2.eguna: mendira.
3.eguna: gynkana.
4.eguna: bazkaria. Gurasoek etorri beharko duzue zuen seme-alaben bila eta guziok elkarrekin Otxondon bazkalduko dugu. Bakoitzak zerbait eramanen du bazkaltzeko. Kontuan izan begiraleek ez dutela bazkaria eramaterik izanen, beraz, gurasoek eramandakoa janen dute.

Lehen egunean 9:30ean aterako da busa Oberenako sarreratik. Igandean, berriz, 13:00ak aldera jo beharko duzue Kortarixar aterpetxera (http://www.kortarixar.es). Elizondon sartu aitzinetik dagoen industrialdean dago gure aterpetxea, Lur diskotekaren parean.

ERAMAN BEHARREKOAK:
-Txandala
-Zira
-Kamisetak (4-5)
-Galtza motzak (1-2)
-Kulero eta galtzontziloak (4-5)
-Galtzerdiak (4-5)
-Zapatilak (kirola egiteko aproposak)
-Lo-zakua
-Pijama
-Hortzak garbitzeko eskuila eta ohorea
-Gela eta txanpua
-2 toalla
-Bainujantzia
-Txankletak
-Linterna
-Bixera
-Igerian egiteko betaurrekoak
-Eguzkitarako krema
-Kamiseta zuria (margotzeko)
-Komuneko paperaren kartona
-Kristalezko zein plastikozko pote bat (gardena beharko du izan)
-Ongi pasatzeko eta ekintza guzietan parte hartzeko gogoak

Ttikiren batek gaixotasunen bat izanen balu begiraleei jakinarazi beharko zaie lehenbailehen. Ezinbestekoa da osasun txartelaren kopia bat eramatea. Gainera edozein motatako tresna elektronikoak erabat galarazita daude, baita tabakoa eramatea ere.

Zalantzarik izatekotan deitu itzazue begiraleak: Amaia Erramuzpe, Diana Marin, Izaskun San Martin, Maitane Olaiz, Silvia Milagros, Josune Egea Iñigo San Martin eta Iker Tubia.

No hay comentarios: