2010-08-27

Bilera-Reunión

Heldu den asteartean, abuztuak 31, kanpaldiaren inguruan solasteko bilera eginen dugu. Faborez, etor zaitezte seme-alabak kanpaldira eramanen dituzuen guraso oro. Bilera 19:00ean eginen dugu Oberena Kirol Elkartean.

El próximo martes día 31 de agosto haremos reunión para hablar sobre el campamento. Por favor, se ruega que asistan todas las madres y padres de txikis que vayan al campamento. La reunión la haremos a las 19:00 en las instalaciones del Club Deportivo Oberena.

2010-08-05

Ordaintzeko epea

Hilabete falta da kanpaldirako eta bada ordaintzeko tenorea. Aipatu genuen gisan, 85€ sartu beharko dituzue 30350145691450042253 kontu korrontean. Kontzeptua KANPALDIA eta ttikiaren izena izanen da, adibidez, KANPALDIA IÑIGO BERROETA. Ordaintzeko epea abuztuaren 11an akituko da, baina norbaitek arazorik izanen balu egun horren aitzinetik dirua sartzeko, dei diezagula begiraleoi.
Aurten 30 ttiki joanen gara, inoiz baino gehiago, beraz, espero dugu urteroko portaera ona izan dezaten haur guziek. Kanpaldiko begiraleak Amaia Erramuzpe, Izaskun San Martin, Maitane Olaiz, Iñigo San Martin, Josune Egea, Mikel Mugeta, Silvia Milagros, Diana Marin eta Iker Tubia izanen dira.

Falta un mes para el campamento y es hora de pagar. Como dijimos, habrá que ingresar 85€ en el número de cuenta 30350145691450042253. El concepto será KANPALDIA y el nombre del txiki, por ejemplo: KANPALDIA IÑIGO BERROETA. El plazo para pagar termina el 11 de agosto; si alguien no puede ingresar antes el dinero que llame a algun(a) monitor(a).
Este año iremos más txikis que nunca, 30 en total, así que esperamos que el comportamiento sea tan bueno como el de años anteriores. Las monitoras y monitores serán estas: Amaia Erramuzpe, Izaskun San Martin, Maitane Olaiz, Iñigo San Martin, Josune Egea, Mikel Mugeta, Silvia Milagros, Diana Marin e Iker Tubia.

2010-06-24

Informazio berria!

Aurtengo kanpaldia Elizondon izanen da, Kortarixar aterpetxean, eta irailaren 2tik 5era egonen gara bertan. 85€ balio du kanpaldiak eta igandera arte duzue izen emateko epea. Hemendik aurrera hemen paratuko dugu informazio oro.

El campamento de este año será en Elizondo, en el albergue Kortarixar, y estaremos en él del 2 al 5 de septiembre. Costará 85€ y podréis apuntar a vuestras hijas e hijos hasta este domingo. A partir de ahora toda la información la publicaremos en este blog.

2010-06-22

Kanpaldia '10

Oraingoz ez dugu informaziorik aurtengo kanpaldiaren inguruan. Laster idatziko dizuegu berri emateko.

Todavía no tenemos información sobre el campamento. En breves os escribiremos.

2009-10-24

Urriaren 30ean Atarrabiako Pilategira

Heldu den urriaren 30ean Atarrabiako Pilategira joanen gara 'Janzkera Euskal Herrian: motak, jantziak, dantzak, inauteria' erakusketa bisitatzera. Hasieran, antzina bertan egiten zen lana ezagutuko dugu eta horren ondoan ikusiko ditugu 'Artzai'ren akuarelak. 18:00tan hasiko da bisita, beraz, haurrek 17:45ean egon beharko dute Atarrabiako udal enparantzan.

El próximo 30 de octubre visitaremos la exposición 'Janzkera Euskal Herrian: motak, jantziak, dantzak, inauteria' (Vestimenta de Euskal Herria: trajes, danzas, carnaval) en el Batán de Villaba-Atarrabia. Primero conoceremos el trabajo que realizaban antiguamente allí y después veremos la acuarelas de 'Artzai'. La visita comenzará a las 18:00, por ello deberán estar todas y todos los txikis a las 17:45 en la plaza consistorial de Villaba-Atarrabia.

2009-09-28

Oporretatik bueltan

Udako oporrak pasatu direlarik, berriz ere kurtsoari ekitea dagokigu dantzarioi. Iragan astean bilera egin genuen eta bertan azaldu genizkizuen aurtengo nondik-norakoak zeintzuk izanen ziren. Beraz, ostiral honetan, urriak 2, txikienak entsaiatzen hasiko dira 18:00etan (mutil nagusienak 18:30etan).
Maitane, Amaia, Izaskun, Gorka eta Iker


Después de estas largas vacaciones de verano, toca retomar la dinámica de ensayos. Como bien os comunicamos en la reunión de la semana pasada, este viernes 2 de octubre comenzarán los más txikis a las 18:00 (los chicos más mayores a las 18:30)
Maitane, Amaia, Izaskun, Gorka e Iker

2009-09-14

Bilera eta emanaldia

Hilaren 19an emanaldia izanen dugu Arrosadian, beraz, 18an entsaioa izanen dute ttikiek. Arratsaldeko 18:30ean izanen da entsegua, betiko lekuan. Bestetik, guraso guziekin bilera eginen dugu irailaren 25ean.

El 19 de septiembre los txikis actúan en Arrosadia, por ello el 18 tendremos ensayo a las 18:30 en Oberena. Por otro lado recordaros que el 25 de septiembre haremos reunión con todas las madres y padres.